EUROGUNEA BERRIZTEKO ALEMANIAREN "ASMO HANDIKO PLANA"


The Wall Street Journal
Michael Casey
2011ko Ots 03




Eurogunearen osoko erreformak nahi ditu Alemaniak. Zerga diziplina handiagoa, politikak hobe koordinatzea, zorraren krisialdiak kudeatzeko tresna hobeagoak, bai eta eskualdeko bankuen kudeaketa zorrotza-goa ere. ...

"Zerga konsolidazioa eta hazkunde-hobekuntzarako egiturazko erreformak" lortzeko konpromiso berriak ezarriko lirateke aldaketa hauetan, ... Egonkortasun eta Hazkunderako Ituna  -eurogunearen eskuliburu fiskala- aldatu nahi du ere Alemaniak. "Esparru fiskal nazionalak" honen azpian ezarriko lirateke. ...

Egoera zailean  dauden bankuetan kapitala txertatzeko asmoz Egonkortasunerako Europako Finantza Tresna erabiltzea Alemaniak onartuko ote lukeen galdetuta, hauxe erantzun zuen Asmussenek: horrelako zerbait modu zuzenean egin behar den zalantza handiak daudela Alemanian. ...

Nazioarteko Moneta Funtsaren SDR delako tresnaren saskia osatzen duten dibisen kopurua handitzeko Nicolas Sarkozy, Frantziako lehendakariaren ahaleginaz ez zuen ezer esan Asmussenek. SDRen saskira Txinako yuan ere ekartzea aurreikusten du egitasmo horrek, eta mundu mailako finantza egitura berri baterako bitarteko gisa ulertu behar da. Egitura berri honetan, dolarrak ez du izango orain arte izan duen nagusitasuna.  ...

"Nazioarteko moneta egitura indartzeko bideak aztertzea eskatuko zaio dagokion lan taldeari. Kapital-fluxuen gehiegizko aldagarritasu-na, tokiko dibisetan egindako zorraren jaulkipena, mundu mailako likideziaren kudeake-ta, finantza segurtasunerako sareak eta SDRen eginkizunak ere hartuko dira kontutan horretarako. "Cannes-en azaroan gauzatu behar den G-20ko gailurrerarte operatiboak izan daitezkeen osagaietan zentratzea da helburua" esan zuen. 



Gehigarria: Testu osoa (ingelesez): 

http://www.ezai.eu/ezai/wp-content/uploads/GERMANY-HAS-AMBITIOUS-PLANS-TO-REFORM-THE-EURO-ZONE.pdf