IEO
Independent Evaluation Office
Nazioarteko Moneta Funtsa
Laburpen Exekutiboa
2011ko Urtarrilak 10
EKAI Center:
Independent Evaluation Office
Nazioarteko Moneta Funtsa
Laburpen Exekutiboa
2011ko Urtarrilak 10
"Ebaluazio honek NMFren Zaintzaren eraginkortasuna ebaluatzen du. Batez ere, mundu mailako finantza eta ekonomi krisialdiaren aurrean. Eta arriskuak eta ahuleziak zehazteko NMFren gaitasuna indartzeko gomendioak egiten ditu. Bai eta, gerora begira, NMFko kideak ohartarazi ahal izateko ere. Lehertzear zegoen krisialdiarekin loturiko arrisku eta ahuleziei buruz eman behar ziren ohar argiak ez zituen eman NMFk ...
... Asiako krisialdiaren ondoren martxan jarri zen Ahulezien Azterketa delakoan ez ziren kontutan hartu ekonomia aurreratuak. Horri buruz egon ziren barne eztabaidak eta Kontseiluko kideek eta beste batzuk egin zituzten oharrak kontutan hartu gabe.
... Asiako krisialdiaren ondoren martxan jarri zen Ahulezien Azterketa delakoan ez ziren kontutan hartu ekonomia aurreratuak. Horri buruz egon ziren barne eztabaidak eta Kontseiluko kideek eta beste batzuk egin zituzten oharrak kontutan hartu gabe.
...
Gero eta handiagoak ziren arriskuak behar bezala identifikatzeko NMFren gaitasunak hainbat oztopo izan ditu: "taldeko pentsamoldea", askatasun intelektual eza, edo planteamendu analitiko desegokiak. Bai eta ekonomia aurreratu handietan garrantzi handiko finantza krisialdi bat nekez gertatuko zelaren ustea. Garrantzi handikoak izan ziren ere barne aginte egituraren ahulezia, eta unitateen arteko lanerako eta agintearen aurkako iritziak emateko pizgarri ezak. Bestaldetik, gainbegiratze prozesuak "ez zituen gaien alderdi ezberdinak lotu" eta ez zuen bermatu jarraipen egokia. Murrizpen politikoek ere nolabaiteko eragina izan dute agian.
... Aurrera begira, hauxe da NMFk egin behar duena: (i) zintzotasuna sustatu eta aurkako iritziak kontutan hartzen duen ingurunea sortu; (ii) "boteredunei egia esateko" pizgarriak aldatu;" (iii) alderdi makroekonomikoak eta finantza sektorekoak hobeto integratu; (iv) "biltegi" mentalitatea eta irlaren kultura gainditu, eta (v) mundu mailako aurreikuspen eta arriskuei buruz mezu argi eta koherenteak zabaldu".
NMFren gaitasun eza nabarmen utzi du IEOren txosten honek. Bai eta finantza krisialdiaren hasieraren aurreko aurreikuspen eta erreakzio ezan izan duen erantzukizuna. Honen arrazoiak? Ikuspuntu zientifikotik, hauxe azpimarratzen da batez ere txosten honetan: "makroekonomiaren eta finantza sektorearen azterketen arteko bateratze falta". Ekonomiaren bilakaera ezin da baloratu datu nominalen arabera, zorpetze eta aktiboen salneurrien garrantziarekin kontrajarri gabe. Arduragabekeri harrigarri honen arrazoiak beste kontu bat dira.
Gehigarria: Txostenaren testu osoa (ingelesez): http://www.ekaicenter.eu/wp-content/uploads/IMF-Performance-Report_English.pdf