Antolatzeko erak eta jarduera berritzailea: Euskal Herriko, Espainiako eta Europako manufaktura- sektoreen analisia
Ekonomiak, gero eta gehiago, joko arau oso lehiakorrak ezartzen ditu nazioarteko jokalekuan, eta hortaz, jokaleku globalizatuan, aritzeko. Ingurumaria horretan, berrikuntza arrakastarako faktore gakoa da, egoki erabiltzen duten herrialdeei eta erakundeei lehiatzeko abantaila iraunkorrak ekartzen baitizkie. Azterlan honetan, fenomeno horren alderdi bat landu nahi dugu: manufakturako industrian, lana antolatzeko moduekin duen harremana. Manufakturako sektoreak garrantzitsuak dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Eta sektorehoriek aztertzean, Espainia eta Europar Batasunarekin alderatzea komeni zaigu.