Euskal Herriko berrikuntza sistema eta politikari buruzko hausnarketak


Idazlan honen lehenengo kapituluan (EAE) Euskal Autonomi Erkidegoko berrikuntzako sistema beste herrialde aurreratuetakoekin alderatzen da, I+Gko estatistikak eta (EIS) Europako berrikuntzaren adierazleak baliatuz. Ondoren, EAEko berrikuntzako sistema beste erregioetakoekin erkatzen da, Europako eta Espainiako erregioetarako egileak sortutako tipologietan eta berrikitan argitaratutako Regional Innovation Scoreboard (RIS 2009) delakoaren emaitzetan oinarrituz. Hirugarrenik, EAEko zientziako eta teknologiako azpiegiturak osatzen dituzten jardule ezberdinen pisu eta bilakaera aztertzen da. Azkenik, jakintzaren balio-katean kokatzen diren eta enpresei jakintza hori transmititzea helburu duten hainbat kideren erronka eta arazoak arakatzen.