Testu honetan, Euskal Herriko eta Nafarroako berrikuntzako sistema erregionalek izan duten eraldaketaren azterketa bat egiten da “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren adierazleak” proiektuan oinarrituz. Honetarako, lanaren lehenengo zatian I+G-ra bideratzen diren baliabideen esleipena nola egiten den azaltzen da era global batean. Bigarren zatian, berriz, enpresek berrikuntza sisteman duten parte-hartze garrantzitsua dela eta, enpresa berritzaileen jokaeren funtsezko aspektuak aztertzen dira.