Euskadiko Politika Teknologikoak lehen Eusko Jaurlaritzaren osaerarekin ekin zion bere bideari, 1981ean. Euskadiko industriaren egoera teknologikoa medio, Eusko Jaurlaritzaren lehen urratsak, teknologian, ikerketa zentroak garatzea eta teknologi berrikuntzaren hedapena babesteko jarduerak sustatzea izan ziren. Ordutik hona, aldaketa asko egon dira gai honetan eta testu honetan bilakaera hori nolakoa izan den deskribatzen da laburki.