GIPUZKOARAKO BERRIKUNTZA POLITIKAZ


2012ko Ekainak 26ko "Gipuzkoarako Berrikuntza Politikaz" Working Paper-etik ateratako baieztapena:


 "Oro har, gure ustez, ezinbestekoa da industria-enpresek parte-hartze handiagoa izatea berrikuntzari laguntzeko politiketan, teknologia- eta unibertsitate-zentroei esleitzen zaizkien laguntzak barne hartuta. Laguntza horietarako guztietarako ezinbesteko baldintza izan behar luke enpresa-interesa izatea, nahiz eta epe luzerakoa edo oso epe luzerakoa izan. Laguntza edo aurrekontuko diru-sail bakoitzaren egoera zehatzak aginduko du “epe luzerako enpresa-interes” hori adierazpen formal baten bidez gauzatuko den (lehen urratsa izan daiteke) edota finantziazioan parte-hartzearen bidez gauzatuko den (gutxienekoa izan arren: %5 edo %10, batez ere oinarrizko ikerkuntzara bideratutako baliabideetan."