Lankidetza akordio horrek bi fase ditu; lehena, aurten garatu beharrekoa. Horretan, Hiriko Fold eredu tolesgarria, InnoZ berrikuntza zentroaren bitartez eta electroMobility plataformaren bidez, probatua izango dena eta ondoren Berlinen erabilera publikorako egokitua izango dena.
Bigarren fasean, 2014an, Deutsche Bahngo car sharing sistema elektrikoan, Hirikoren integrazioa burutuko da. Praktikan, ibilgailu euskaldunek 2013an proba gisa, eta 2014an, era ofizialean Berlingo kaleetatik ibiliko dira.
Akordioaren aurkezpenean, Deutsche Bahngo (DB) Berrikuntza Korporazioaren Zuzendari Andreas Kniek azaldu du, "Hiriko, etxetik, joan beharreko toki horretara abiatzeko, mugikortasuna zerbitzu integral gisa ulertzeko, bereziki diseinatutako ibilgailu bakarra da". Hartara, "Alemanian XXI.mendeko mugikortasun bizkorreko soluzioak probatzea eta garatzea ahalbidetzen digulako, Hirikoren aldeko apustua egiten dugu", azpimarratu du Kniek. Bestalde, Hirikoko zuzendari orokorrak, Armando Gasparrek, akordio horrek, Hiriko proiektuaren nazioarteko garapenean une gogoangarria suposatuko duela iritzi du. " Gaur arte, Hiriko, berrikuntza proiektu handia zen; orain aldiz, errealitate industrialean bihurtu da", azpimarratu du.