Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna KAPITALAREN INTENTSITATEAREN ERAGINA

Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

KAPITALAREN INTENTSITATEAREN ERAGINA

"7.      Zehazki, horrek hipotesi honetara garamatza: azken 40 urteetan mendebaldeko ekonomian egindako inbertsioen errentagarritasun txikia kapitalaren intentsitate gero eta handiagoaren inpaktuaren ondorio izango litzateke, beste faktore mota batzuek konpentsatu ez dutena, edo partzialki baizik konpentsatu ez dutena.
8. Horrek azalduko luke zergatik mantendu den errentagarritasun txiki hori politika publiko batzuekin edo besteekin, nahiz eta (neo)liberalismoak gero eta ahalegin handiagoa egin hainbat bidetatik emaitzak kentzeko eta onura osagarriak sortzeko. Ez sindikatuen aurkako jazarpenak, ez lansarien eusteak, ez ongizate-estatua auzitan jartzeak, ez emakumeen gehiegizko lan-esplotazioak, ez atzerriko immigrazioaren bidez eskulan merkearen ustiapen masiboak, ez gehiegizko zorpetzeak, ez dute lortu aurreko aldietako errentagarritasun-tasekin konparatzeko moduko errentagarritasun-tasak sortzea, eta soilik artifizialki eutsitako ekonomiaren hazkunde apala sortzea, gure gizarte- eta ekonomia-sarea suntsituz".