Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna ETA GAKOA KAPITALAREN INTENTSITATEA BALITZ?

Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

ETA GAKOA KAPITALAREN INTENTSITATEA BALITZ?

"1.   Itxura guztien arabera, azken lau hamarkadetan Europar Batasuneko gizarte- eta ekonomia-ehuna etengabe suntsitzearen gakoa inbertsio produktibo eskasa izatea da, inbertsioen errentagarritasun eskasak eraginda.
2.      Beraz, funtsezko gaia da zein den inbertsio produktiboen errentagarritasun txiki horren arrazoia. Kapitalaren intentsitatea da garrantzirik handieneko azalpenetako bat. Kapitalaren intentsitate handiagoak eragin zuzena du errentagarritasunean, irabazi maila baliokide baterako egin beharreko inbertsioen zenbatekoa handitzen baitu. Hori, berez, joera guztietako analistek onartzen dute oro har. Beste kontu bat da errealitate horren esanahia".