"7. Laburbilduz, badirudi gainzorpetze
jarraituaren prozesua abian jarri bazen - edo onartu egin bazen - beste
erremediorik ez zegoelako izan zela. Zentzu horretan, zorpetzea izan zen
mendebaldeko eliteek aurkitu zuten irtenbide bakarra, hazkundea sortzeko gai ez
zen eredu ekonomiko zabar batentzat. Ez 70eko hamarkadan, ez lau hamarkada
hauetan. Gero eta zorpetze handiagoa eta gure errealitate ekonomikoa etengabe
ezkutatzea izan dira, ziurrenik, (neo)liberalismoa bizirik mantentzea
ahalbidetu duten tresnak. Benetan errealitate kezkagarria".