"6. Horrela, interes-tasek aldi neoliberalean
izan duten bilakaera bat dator enpresa-errentagarritasunaren beherakadarekin.
Inbertsioen errentagarritasuna murriztearen ondorioz, era batera edo bestera, interes-tasa
errealak ere murriztu behar izan zituzten banku zentralek, inbertsioen kolapsoa
eta, horrekin batera, ekonomiaren kolapsoa saihesteko. Arrazoi berberengatik,
gerraosteko interes errealeko tasa altuak koherenteak dira aldi horretako
enpresa-errentagarritasuneko tasa altuekin, bai ondorengo aldi neoliberalekoak
bai aurreko aldi historikoetakoak baino nabarmen handiagoak izan zirenak".