Euskal Garapen Ereduaren Etorkizuna ALDERDI POLITIKOAK ETA ENPRESA HANDIAK


Euskal Garapen Ereduaren Etorkizuna

ALDERDI POLITIKOAK ETA ENPRESA HANDIAK


"1.      Badirudi alderdi politikoen eta enpresa handien arteko harremana puri-purian dagoela Euskal Herrian. Eta hori oso positibotzat jo behar da; izan ere, hein handi batean, mendebaldeko gizarteek heldu beharreko funtsezko erronka da, ziur asko, garapen neoliberalaren eredua agortzeak eragindako gainbehera gainditzeko. Etorkizunari begira, gure gizarteek bi eszenatokiri egin behar diete aurre: edo enpresa handien mende dauden alderdi politikoen eta gobernuen azpian jarraitzen dugu, edo, alderantziz, enpresa handiak gobernuen bidez interes orokorren mende jartzea ziurtatzen dugu. Europak eta Mendebaldeak aukera horretan dute jokoan etorkizuna".