"6. Alderdi sozialdemokratek finantzabideak
eskuratzeko beren afiliatuen mende egoteari uzten diotenean, ia saihestezina da
zuzendaritzatik oinarriarekiko urruntzearen ondorioa. Afiliatuak, besterik
gabe, ez dira horrezkero beharrezkoak eta pixkanaka tresna huts bihurtzen dira.
Alderdiaren zuzendaritzaren eta oinarriaren arteko urruntzeak, era berean, gero
eta ahulago egiten du alderdi sozialdemokratek afiliatuak erakartzeko duten
gaitasuna, eta, horrekin batera, afiliatuen kuotek alderdiaren jarduerak
finantzatzeko duten gaitasuna. Gurpil zoro bat, epe luzera proiektu
sozialdemokratarentzat suizida bihurtzen dena".