Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna ZER GERTATU DEN 70EKO HAMARKADATIK HONA

Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

ZER GERTATU DEN 70EKO HAMARKADATIK HONA

"11.      Edonola ere, inbertsioen errentagarritasun txikia garai neoliberalean gertatutakoaren jatorrian balego, egiturazko errentagarritasun txiki horren arrazoiak egiaztatzea ere bada egiteke dagoen beste erronka bat. Gogora dezagun hiru oinarrizko hipotesi daudela horri buruz:
A. ongizate-estatuaren gehiegizko kostua
B. Kapital-intentsitate handiegia
C. Petrolioan, gasean eta elektrizitatean oinarritutako Bigarren Industria Iraultzaren errentagarritasun-prozesua agortzea".