Migrazioa eta Garapen Eredua
Cultumetria Txostena.
ESKLABOEKIN ERE BPG IGOKO LITZATEKE
Cultumetria Txostena.
ESKLABOEKIN ERE BPG IGOKO LITZATEKE
"8. Aukera horri buruzko hausnarketa estrategiko
zehatza egitea gomendatzen diogu Confebaski. Beranduegi izan daiteke
uztailerako hauteskunde-programetan sartzeko. Gutxienez 6 hilabete beharko
genituzke gure herritarrei beste "garun garbiketa" bat egiteko. Komunikabideak
kontrolatzen dituzten korporazioekin harremanetan jarri beharko luke
Confebaskek ideia helarazteko. Gogotsu erantzungo dute ziur asko. “Ahoa ur”
bihurtuko zaie zenbaki batzuk egin bezain laster, esklaboen proportzio
egokiarekin etekinak nola puztuko diren kalkulatuta. Une horretatik aurrera, lan
esklaboaren bertuteak, ezkutatzen duen elkartasuna eta zein "aurrerakoia"
den saltzen hasiko dira hedabideak eta buruzagi politikoak".