1. Dagoeneko azaldu dugu enpresaburuak
kapitalismoan duen zereginaren inguruko nahasmena. Nahasmen horren arrazoietako
bat kapital-ekarpen gisa islatzen dela bai autonomoetan eta mikroenpresetan gauzatzen
den garrantzi handiko lan-ekarpena, bai eta enpresa handietan, gero eta
gehiago, zuzendaritza edo gainbegiratze hutsa baizik ez den lan-ekarpena.
2. Baina horrek kapital-ekarpen
"hutsen" testuinguru teorikoan kokatzeko eta ekarpen horiek benetan
zer diren argitzeko beharra planteatzen digu.
3. Zentzu hertsian, enpresa bati egindako
kapital-ekarpena ondasunak eta zerbitzuak "erosteko gaitasuna" duen ekarpena
da. Ekarpen hori, kapital gisa formalizatzen denean eta ez mailegu gisa,
interesari uko egiten ari zaio eta, horrela, enpresaren kostuak murrizten ari
da. Horrek esan nahi du, enpresa jakin batentzat, balio erantsia sortzeko
gaitasun handiagoa duela.
4. Berehala sortzen zaigun galdera da nola den
posible kapitalak balio erantsia "ekartzea", baldin eta egia bada,
esan dugun bezala, kapitalak ez duela berez balio erantsia "sortzen".
5. Erantzuna da kapital-ekarpenak, "aberastasuna"
edo balioa sortu gabe, balioa helmuga batetik bestera eramaten duela.
Kapital-ekarpenak ez du balio erantsirik sortzen enpresarentzat, lanak egiten
duen bezala, baina enpresari ekartzen dio beste helmuga batzuetatik kenduta.
6. Kapitala jasotzen duen enpresak balio erantsi
osoaren kopuruan aterako dio onura, dela maileguak ordezkatzearen ondoriozko
finantza-kostuak murrizteagatik, dela ondasunak eskuratzearen edo lan-indarra
kontratatzearen bidez inbertsioa handitzeagatik. Horrela, enpresa jakin batek
bere balio erantsia handitu dezake kapital-ekarpenari esker, baina jarritako
kapitalaren jatorrizko kokapenaren balioaren murrizketaren kontura.
7. Zentzu horretan, enpresari egindako
kapital-ekarpena dagoeneko sortutako balioaren "eskualdaketa" bat da.
Kapitalak ez du berez balioa sortzen, baina balioa ekartzen dio kapitala jaso
duen enpresari.
8. Hala ere, dakigunez, kapitala ez da inoiz
bakarrik joaten. Praktikan, inbertitzailearen lan-ekarpenen bat ekartzen du
beti. Lan-ekarpen horretan, gutxienez, bi jarduera hauek sartzen dira:
A. Kapital-ekarpenaren aurreko inbertsio-hautaketa
B. Kapital-ekarpenaren erabilera / errentagarritasuna
gainbegiratzea
9. Horren ondorioz, zuhurtziaz jokatu behar da
enpresako kapitala eta lana hertsiki bereizten dituzten analisi teorikoen
aurrean. Bereizketa teoriko hori -estatistikoki eta kontzeptualki- beharrezkoa
da, baina inoiz ez dator bat errealitatearekin hertsiki.
10. Enpresaburuaren kapital-ekarpenaren funtsezko
gai bat, haren analisi ekonomikoarekin nahasten dena, enpresaren botere
juridikoarena da. Dakigunez, kapital-ekarleak bere gain hartu ohi duen boterea.
Botere juridiko horrek bihurtzen du enpresa "kapitalista", eta
kapitalaren titularrei ematen die sortutako balio erantsia lanaren eta
kapitalaren artean banatzeko boterea.
11. Garapen-ereduaren ikuspegitik, EKAI Centerrek
sakondu beharreko funtsezko gaia da kapital-intentsitatea areagotzeak zer
eragin duen eta izan dezakeen inbertsioen errentagarritasunean eta, ondorioz,
inbertsio kapitalistak garapen ereduan izan behar duen zereginean.