1. Belarus/Bielorrusia ez da enpresa publikoen
pisu handiena duen Europako herrialdea soilik ( % 70 eta % 80 artean,
erabilitako metodologiaren arabera). Era berean – harritzekoa bada ere – etengabe
langabezia-tasa txikienak dituen herrialdea da.
LANGABEZIA-TASAK EUROPAN 2017 |
|
2. Belarusen, ikusten dugunez, langabeziarik ez
dago. Mendebaldean "frikzio-langabezia" deritzon horretara ere ez da
iristen. Hori ez da kasualitate bat, politika ekonomikoaren helburuen ondorio
bat baizik.
3. Mendebaldean, nahiz eta aitortu ez, sarritan
bultzatzen da langabezia politika ekonomikoaren helburu gisa. Langabeziak lan
kostuak jaistea, lanean ari diren langileak beldurtzea eta diziplinatzea espero
da, eta, azken finean, jarduera ekonomikoa horrela bultzatzea. Hori guztia gure
herrialdeetan nagusi den ohiko dogmatismoari jarraituz, non enpresaburuen
interesak eta gizartearen interesak sistematikoki eta susmagarriro nahasten
diren.
4. Belarusen, pertsonak dira oinarrizko
helburua. Pertsonek lanerako duten eskubidea. Horretarako, enpresa publikoak
alde batetik eta enpresa pribatuen erregulazioa bestetik kudeatu behar dira.
Eta, bereziki, lan-denboraren banaketa.
5. Mendebaldeko analista batzuen sinplismoak
langabeziarik gabeko politika horien abantaila zalantzan jartzera eramaten
ditu, denbora osoz lanean ari ez diren pertsonak ezkutatzen dituztela
argudiatuz. Lotsagabekeriarik handienaz adierazten dute hori, pertsona horiek
langabezian edukitzea hobe balitz, lanaldi osoan modu intentsiboan lan egin
behar ez duten lanpostuetan mantentzea baino.
6. Kooperatibek edo lan-denbora banatzeko
KurzArbeit bezalako programak modu irekian bultzatzen dituzten Europako
herrialdeek ondo dakiten bezala, enplegua ez da soilik ekoizpena bultzatzearen
kontua, sortutako enplegua eta lehendik dagoena behar bezala banatzearen
ondorioa ere bada. Baina hori bakarrik uler daiteke politika publikoek argi eta
garbi onartzen dutenean pertsonak direla benetan jarduera ekonomikoaren
helburua. Baina hau dena ulertezina da ezkerreko, eskuineko edo zentroko gure neoliberalentzat.
Adimen
Politiko eta Estrategikoa-ri buruzko beste idatzi batzuk