Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna EKONOMIA ZIRKULARRA ETA ESKALAKO EKONOMIAK

Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

EKONOMIA ZIRKULARRA ETA ESKALAKO EKONOMIAK


1.      Gehiegizko ideologizazioa da Europan ekonomia zirkularra sustatzeko politikek aurre egin behar dieten funtsezko erronketako bat. Ideologizazio horrek ekonomia zirkularraren kontzeptua idealizatzea eta orokortzea dakar, eta horrek larriki zailtzen du haren ezarpen eraginkorra eta politika horien prestigioa bera.

2.      Alde batetik, politika horiek teoria ekonomikotik deskonektatzera garamatza ideologizazioak, enpresaren kanpo-eragin negatiboen kontzeptuan duten jatorria ahaztuz. Kontzeptu hori, kasu honetan, enpresa-jarduerak baliabideetan eta ingurumenean duen eraginari dagokio. Baina enpresa-jardueraren beste esparru batzuetan ere aplika daiteke, hala nola enpleguaren kudeaketan. Ildo horretan, antzeko kontzeptu-analisiak gara daitezke baliabideen kudeaketaren eta ingurumen-kudeaketaren "zirkularizazioari" dagokionez, edo enpleguaren kudeaketari dagokionez, adibidez.

3.      Baliabideak eta ingurumena kudeatzeko kostuak enpresek barneratzea sustatzeko irizpidea ez dela absolutizatu behar ulertzea eragozten digu, era berean, ideologizazio horrek. Ekonomia zirkularraren eta kanpo-eraginen arteko erlazioa ulertzeak argi uzten du hori guztia.

4.      Ekonomia zirkularreko estrategien helburua ez da eta ezin da izan enpresek kostuen barneratze hori maximizatzea. Eta hori, eskalako ekonomien logika ekonomiko oinarrizkoenaren aurka joango litzatekeelako maximizazio hori. Hondakinen kudeaketa, adibidez, eraginkorrago eta kostu gutxiagorekin kudea daiteke askotan kudeaketa publikoaren bidez, enpresa ugaritan sakabanatutako kudeaketaren bidez baino.

5.      Horrek azaltzen du, hein handi batean, enpresa txiki eta ertain askok ekonomia zirkularreko politikekin bat egiteko dituzten zailtasunak. Sarritan harriturik entzuten dute nola planteatzen zaizkien kostuak beren gain hartzeko proposamen onargaitzak, modu arrazional edo intuitiboan, argi eta garbi zentzugabetzat edo neurriz kanpokotzat jotzen dituztenak.

6.      Ekonomia zirkularrarekin edo horren bertsio ideologizatuekin gertatzen ari denak argi eta garbi erakusten du politika ekonomikoak ez direla inoiz ideologizatu behar arrazionaltasun ekonomikotik guztiz aldendu arte. Horren ondorio bakarra da, epe ertainean, sustatu nahi diren politiken izen ona eta eraginkortasuna galtzea.

 

EUROPAKO GARAPEN EREDUAREN ETORKIZUNAri buruzko idatziak

EKAI Center-en beste idatzi batzuk