Adimen Politiko eta Estrategikoa
1. Joe Bidenen aldeko hauteskunde-iruzur
masiboaren ebidentziak aski argiak baziren hauteskundeak egin eta bi egunetara,
egunez egun metatzen dira zinpeko lekukotza berriak, peritu-frogak, baita audio
eta bideoko grabazioak ere. Horiek
guztiek, beharbada, ez dute zertan Estatu Batuetako historiako
eskandalurik handiena izan behar, baina bai lotsagabeena. Hori guztia argi eta
garbi geratzen ari da –adibidez- Pennsylvanian, Arizonan eta Michiganen
egindako agerraldi parlamentarioetan.
2. Gogora dezagun horrek ez duela esan nahi
Trumpek bigarren agintaldia lortuko duenik. Hala eta guztiz ere, apustu egiten
jarraitzen dugu, hau ez baita gertatuko. Azken erabakia Estatuetako legebiltzar
eta Gorte Gorenaren esku egongo da. Biak parlamentari edo epaile
errepublikanoek kontrolatzen dituzte. Baina denok dakigu Alderdi
Errepublikanoaren zati batek bakarrik egiten duela Trumpen alde. Gehienak
demokratak bezain lerrokatuta daude oligarkia korporatiboarekin eta, beraz,
inork ez daki zein jarrera hartuko duten une erabakigarrian.
3. Edonola ere, kontua ez da
hauteskunde-iruzurrik egon den ala ez. Hori argi dago. Kontua da demokratek
zergatik jarri duten martxan eskandalu hori hain modu nabarmenean. Eta erantzun
bakarra eman daiteke: Trumpen bigarren agintaldia baino lehen, nahiago dute
gerra zibila.
4. Oligarkia korporatiboaren, CIAren eta FBIren
konplizitatearekin demokratek eman duten bezalako estatu-kolpea emateak hain
frustrazio handia eragingo du alderdi galtzailean, ezen liskar zibila
saihestezina izango baita. Bai azkenean Biden aldarrikatuz gero, bai Trump
aldarrikatuz gero. Alderdi galtzaileak hauteskundeak lapurtu zaizkiola
interpretatuko du. Eta eztanda sozial eta politikoa saihestezina izango da.
5. Zeren beldur da oligarkia korporatiboa?
Trumpek, bigarren agintaldian, bera babesten duen sektore antioligarkikoan
oinarrituz, bi norabidetan eman dezala aurrerapausoa:
A. "Aintziraren garbiketan", bere
lehen hautagaitzatik iragarri zuen ustelkeriaren aurkako estrategia, orain arte
gauzatu ez duena.
B. Errusia eta Txinarekiko aliantza
estrategiko batean, "America First" behin betiko sendotuko duen mundu
multipolar bat finkatzeko eta Europa zein Estatu Batuak kontrolatzen dituen
oligarkia korporatiboa hondoratzeko.
6. Egia esan, Wall Streeten Trumpen aurkako izu
eta obsesio horrek batez ere ematen dio sinesgarritasuna itxuraz hain
kontraesankorra den –eta horren laguntza ezberdinak dituen- pertsonari.
7. Hurrengo egunak erabakigarriak izango dira. Hala
ere, emaitza batekin edo bestearekin, demokratek eta estrategia hori babesten
dituzten errepublikanoek (Wall Street) bigarren helburua lortu dute dagoeneko: nahiz
eta hauteskundeak ez irabazi, gerra zibilerako edo kolpe militarrerako
testuingurua sortuta dago.
Adimen
Politiko eta Estrategikoa-ri buruzko beste idatzi batzuk
EKAI
Center-en beste idatzi batzuk