Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna
GARAPEN JASANGARRIA EUROPAKO BERTSIOAN:
EZ GARAPENA, EZTA IRAUNKORRA ERE
AUDIOA: https://youtu.be/wa7edQYU138
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/F9MwSbEmsvYgNw
1. "Garapen jasangarria edo iraunkorra"
delako kontzeptua 1987ko Brundtland txostenean sortu zen. Eta, termino
herrikoiekin ohikoa denez, horren askotariko interpretazioak egin dira.
Jatorrizko interpretazioak "iraunkorra" adjektiboaren zentzu
literalean oinarritzen zen, "Egungo hazkundea ezin da etorkizuneko
hazkundearen kontura lortu" planteatuz. Horrela, garapen-politiken
azterketan epe oso luzeko beharrezko ikuspegi bat sartzen zen.
2. Hala ere, iraunkortasunaren kontzeptuaren
geroko interpretazioa esparru ekonomikotik atera da. Interpretazio berri horren
arabera, garapen ekonomikoa ez da lortu behar ekonomiaz kanpoko gizarteko edo
ingurumeneko kalte handiegiak eragitearen kontura. Arrazoibide hori logikoa den
arren, zalantzazkoa da "garapen iraunkorra" kontzeptuarekin bat
datorrenik. Egia esan, garapen iraunkorraren ikuspegi hori ez datorkigu epe
luzera hazteko dugun gaitasunari eusteko kezkatik. Aitzitik, garapen ekonomikoa
mugatzea proposatzen digu.
3. "Garapen jasangarria edo iraunkorraren"
bi alderdi horiek askoz argiago bereizten dira hizkuntza batzuetan besteetan
baino. Adibidez, euskaraz, batzuetan "garapen iraunkorra" eta beste batzuetan
"garapen jasangarria" terminoak erabiltzen dira. Horri esker,
nabarmen hobeto argitu daitezke beste hizkuntza batzuen "desarrollo
sostenible” / “sustainable development” direlakoen interpretazio erabat
desberdinak.
4. Argitze horrek garrantzi handia du, hein
handi batean kontzeptu horrek Mendebalde osoan jasan duen itxuraldaketa
azaltzen digulako. Helburua ez da orain "garapena mantendu edo sostengatzea",
baizik eta hori mugatzea. Horrela, doktrina korporatibo neomalthusianoak Europa
osora hedatzeko funtsezko oinarri kontzeptuala bihurtu da oraingo “jasangarritasunaren”
kontzeptua. Hazkunde ekonomikoa mugatzeko edo geldiarazteko eta biztanleria mugatzeko
edo murrizteko helburu duten doktrina korporatiboak.
5. Orain edozein aitzakirekin erabiltzen den
garapen jasangarria edo iraunkorraren kontzeptu hori, egiaz, garapena mugatzeko
helburutik aparte, eztabaidagarria da
oso iraunkortasunaren ikuspegitik ere.
6. Garapen ekonomikoaren iraunkortasunak benetan
kezkatzen bagaitu, Europako hondoratze demografikoa gure politikek jorratu
beharreko lehen erronka izango litzateke. Ez dago ezer, oso epe luzera, hau
baino garrantzitsuagoa denik. Aitzitik, gure klase politikoak sistematikoki
ahazten eta baztertzen ditu politika demografikoak.
7. Garapen ekonomikoaren iraunkortasunak benetan
kezkatzen bagaitu, gure lehentasunetan egongo litzateke, halaber, zorraren
jaulkipen etengabean oinarritutako hazkunde-ereduarekin amaitzea. Eredu horrek
garapen ekonomiko iraungaitzaren adibiderik onena dirudi. Aitzitik,
moneta-politika hedatzaileek aurrera jarraitzen dute, eta ustez
"iraunkortasunarekin" kezkatuta dauden buruzagi horiek guztiek
sistematikoki goraipatzen dituzte.
8. Ez gaitu kezkatzen I+Gko inbertsioa aspaldi
izoztuta egoteak, inbertsio produktiboa gainbeheran egoteak, eta eredu
"iraunkor" bat eraiki nahi dugula esaten dugu. Barregarria.
9. "Garapen jasangarria edo iraunkorraren"
kontzeptu europarra, berez, ez da "garapena" ezta "iraunkorra"
ere. Baina aurrera pauso bat da elite korporatiboaren estrategia
neo-malthusianoen hedapenean. Aurrerapauso horrek, dirudienez, ingurunea "Berrabiatze
Handiak" behar duen "suntsiketa sortzailerako" prestatzeko balio
izan du. Hori bai, "jasangarria" eta "inklusiboa" izango da
suntsiketa hori. Zalantzarik ez.