Sozialdemokraziaren Etorkizuna

HEDABIDEAK ETA SARE SOZIALAK. ZER EGIN.
AUDIOA: https://youtu.be/ioFwxfVpolI
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/aFu9_lK8kBMLRA
1. Estatu Batuetako eztanda politikoaren zeharkako
ondorio gisa, benetako eztanda jasaten ari dira sare sozialak. Sare sozial
batzuetatik besteetara eta Whatsappetik beste berehalako mezularitzetara
(Telegram eta Signal).
2. Sare sozial handien gehiegikeriak oso nabarmenak
dira. Eta iritzi publikoa kontrolatzeko eta manipulatzeko haien estrategia
argia eta agerikoa da. Sektorearen leherketa horren ondorioz, beste sare
batzuetara ihes egiten badute erabiltzaileek, oso modu positiboan baloratu
behar dugu hori.
3. Hala ere, hori ez da nahikoa. Alde batetik,
erabiltzaileen ihes hori gertatzen bada ere, sare sozialen estrategia horiek
mendebaldeko demokraziari egin dioten kaltea handia delako. Eta progresiboki
gertatzen ari da duela urte batzuetatik.
4. Orain arte behintzat, mendebaldeko klase
politikoak jarrera pasibo eta konplizea izan du gertatzen ari zenaren aurrean.
Duela gutxi, abenduan bertan, sare sozialen zentsura-gaitasuna mugatzeko Donald
Trumpen ekimena Kongresuan blokeatzeko erabakia aho batez hartu zuten AEBetako
errepublikanoek eta demokratek.
5. Sare sozialek lehia askearen arauen eta
esku-hartze publikoaren mende egon behar dute, eta esku-hartze horrek,
gutxienez, sektore bakoitzeko aukera-aniztasuna bermatu behar du. Baina hori ez
da nahikoa. Estatuek eragotzi egin behar dute sare horiek arrazoi batzuengatik
edo besteengatik gustuko ez dituzten iritziak zentsuratzea.
6. Hala ere, azken finean, betiko hedabide
handien antzeko arazoa dugu hemen. Aniztasuna ez da nahikoa. Ez du ezertarako
balio hedabideetan edo sare sozialetan eskaintza anitz egoteak, baldin eta hedabide
edo sare guztiak enpresa handiek kontrolatzen badituzte. Enpresa horiek, berez,
interes komun nabarmenak dituzte eta.
7. Sozialdemokraziarentzat ezinbesteko kontua
da. Demokrazia aurreratua ezinezkoa da ondo informatutako biztanleriarik gabe.
Eta soldatapeko langileen interesak defendatzeko proiektu sozialdemokrata
diluitu egiten da, ezinbestean, korporazio handiek kontrolatutako
komunikabideek langileen iritzia sistematikoki deformatzen badute.
8. Horren ondorioz, hedabide eta sareetako
eskaintzaren aniztasuna ez ezik, horien kontrol korporatiboa pixkanaka mugatzea
ere sustatu behar du sozialdemokraziak. Praktikan, horrek honako hau ekar
dezake horrek:
A. Sektoreko kazetarien eta langileen lan
egiteko autonomia handitzea, horretara bideratutako estatutu profesionalen
bidez.
B. Akzio-titulartasunaz bestelako
titulartasun modalitateak bultzatzea: kooperatibak edo publikoak. Bai
titulartasun partziala zein osoa.
9. Egia da hedabideen jabetza publikoak
informazioa gobernuak gehiegi kontrolatzea eragin dezakeela. Hala ere,
eztabaidagarria da sistema demokratikoarentzat kontzentrazio hori
kaltegarriagoa izatea hedabide eta sareen kontrola esku korporatiboetan
kontzentratzea baino, horiek guztiek interes komun nabarmenak baitituzte.
10. EKAI
Centerrek proposatu izan duenez, hedabideen eta sareen titulartasun publikoa
erraz egin daiteke bateragarria aniztasunarekin, tokiko eta eskualdeko
gobernuak bertan inplikatuz.