PARTE-HARTZEA BOTEREA DA

AUDIOA-TESTUA
Enpresan Parte Hartzea

PARTE-HARTZEA BOTEREA DA

AUDIOA:     https://youtu.be/I7ibP5ioDlQ

TESTUA (PDF):   https://yadi.sk/i/WlQSeFe-e0pj_Q

1.     Langileek enpresan parte hartzearen hedapenari eta bertuteei dagokienez ohikoa den demagogiaren aurrean, funtsezkoa da objektibotasunez aztertzea "parta hartzea" terminoaren atzean dagoen errealitatea.

2.     "Parte hartzea" hitza, gehiegi erabili ezkero, higatu eta indarra eta sinesgarritasuna galtzen dituen termino horietako bat da.

3.     Ohikoa da enpresen barruan "parta hartzea" terminoa modu estentsiboan erabiltzea. Hau da, langileek nagusiei edo enpresa osoari begira gauzatzen duten edozein jarduera, jasotako jarraibideak betearaztekoa ez dena. Horrela, azkenean partaidetza esaten zaio ideiak igortze hutsari edo iritziak emateari.

4.     Jakina, "Parte-hartze" mota hori funtsezko tresna da enpresa-kudeaketarako edo antolaketa-eraginkortasunerako, esklabotzan oinarritzen ez den eta enpresaburuak gutxieneko sen ona duen edozein enpresa motatan. Ekimen eta prozesu horiek sustatu eta malgutu behar dituzte enpresek, eta langileak normalean horietan inplikatzeko prest egongo dira.

5.     Baina ezagutza kudeatzeko barne-prozesu horiek langileek enpresan parte hartzeko ereduekin nahastea akats estrategiko larria da.

6.     Enpresaburuak komenigarritzat jo ditzakeen ideiak edo iritziak igortze hutsari ez zaio partaidetza deitu behar. Parte-hartzeak berekin dakar erabakitzeko ahalmenen bat eta, ildo horretan, langileek boterea hartzea eta, logikoa denez, enpresaburuak boterea lagatzea.

7.     Ahalmen-lagapen hori handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, eta enpresan bertan edo aginduzko lege-arauetan izan dezake jatorria. Baina beti ireki behar da langileek erabakitzeko ahalmen handiagoa izateko aukeraren bat, langileek enpresan parte hartzeko prozesu baten aurrean gaudela benetan esan ahal izateko.

8.     Langileen informazioa, ideiak edo proposamenak eskuratuz parte-hartzea barne-ezagutzaren kudeaketa hutsarekin nahastea akats estrategikoa da, eta, besteak beste, parte-hartze hitzaren higadura eta esanahiaren galera handia eragin ditu.

9.     Hori da, hain zuzen, proiektu honetan jarraituko dugun irizpidea. Irizpide horren arabera, enpresako langileen benetako erabaki-ahalmena aldatzen duten prozesu edo xedapenetan jarriko dugu arreta, edo, bestela, langileei etekinen banaketaren gaineko eskubideak eskuratzeko aukera ematen dieten prozesu edo xedapenetan.

 

ENPRESA ETA LANAri buruzko idatziak

EKAI Center-en beste idatzi batzuk