Gauza
nabaria dirudien arren, emakumearen emantzipazio-prozesuaren azterketaren
abiapuntua da emakumeak eta gizonak, gizaki diren aldetik, eskubide- eta
betebehar-berdintasunean kokatu behar direla.
Oinarrizko
eskubideen zentzuan interpretatuta, inguruabar objektibo baliokideen aurreko
tratamenduan ekitate gisa interpretatu behar da berdintasun hori.
Adierazitako
baldintzetan, berdintasunaren kontzeptuak bi alderdiok ditu:
- Eskubide- eta betebehar-berdintasuna
- Aukera-berdintasuna
Zentzu
horretan, emakumearen emantzipazio-prozesuak eskubideetan, betebeharretan eta
aukeretan berdintasunezko egoera baterantz aurrera egitea dakar, adierazitako
zentzuan.
Oro
har, prozesu horrek azken belaunaldietan nabarmen egin duela aurrera uste da,
baina, era berean, erronka garrantzitsuak daudela oraindik bideratzeke.
Egoera
horren aurrean, lehenik eta behin, bideratzeke dauden erronka horiek behar
bezala identifikatu behar dira, eman beharreko urratsak eta horren inguruan
egin beharreko proposamenak aztertzeko.
Identifikazio
horretan, garrantzitsua da garrantzi maila desberdineko gaiei tratamendu
baliokidea ematea saihestea. Horretarako, funtsezkoa da bereiztea, batetik,
emakumearen emantzipazio-prozesuaren benetako erronkak eta arazoak, eta,
bestetik, garrantzi sinboliko edo estetiko hutsa dutenak. Oro har, ondo bereizi
beharko genituzke:
A. Funtsezko erronkak
B. Bigarren mailako garrantzia
duten erronkak
C. Esanahi sinboliko hutseko
erronkak.
TELEGRAM:
https://t.me/euskarri
|
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK: