FRONTE DEMOKRATIKO ANTIFAXISTA BAT BEHAR DUGU
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/iAdCRErSClWTvQ
1.
Une honetan ezin da ziur jakin mendebaldeko oligarkiak noraino iritsi nahi
duen askatasunaren murrizketan eta disidentziaren zapalketan. Baina ezin dugu
ordea prozesua ikusi eta eserita egon, hain zuzen ere herritarren oposizioak soilik geldiarazi dezakeelako.
2.
Fronte antifaxista bat behar dugu. Demokrazia eta askatasuna defendatzeko
fronte bat, gertatzen ari denaren aurrean gero eta gehiago diren herritar
asaldatuak bilduko dituena.
3.
Fronte antifaxista hau norbaiten aurka zuzendu behar al da? Ez. Kontua ez
da biztanleriaren sektore jakin baten aurka egitea, baizik eta –
Sozialdemokraziaren oinarriekin koherentzian – langile eta herritarrei askatasun zibilak defendatzera dei egitea,
abian den egungo iraultza oligarkikoaren erasoaren aurrean.
4.
Mugimendu horren aurka egongo dira, noski, talde politikoetako eta
komunikabideetako buruzagiak, guztiak ere abian den “iraultza korporatiboaren”
estrategiaren mende bai daude. Eta baita morroiak ere; esparru horietan,
oligarkia korporatiboak finantzatutako fundazio eta taldeen soldatapekoak bai
dira, aspaldi infiltratu zirenak mota
guztietako erakundeetan.
5.
Mugimendu horrek pandemiari eta txertaketa-prozesuari buruzko era
guztietako iritziak onartu behar ditu ahalik eta herritar gehien biltzeko,
beren buruak defendatuz guztiak defendatuko gaituztelako.
6.
Helburu nagusia fronte demokratikoan talde politikoetako afiliatuak eta
kazetariak sartzea izango da. Presio korporatiboa modu zuzenagoan jasaten duten
bi eremu dira horiek. Presioei men egitea bateraezina da talde eta hedabide
horien helburuekin, eta beharrezkoa da hau lehenbailehen mahai gainean jartzea.
Talde politikoak eta komunikabideak beren burua saltzen ari bai dira, beren
afiliatuak eta langileak, edo herritar
guztiak ere salduaz. Salatu eta aurre egin behar zaio talde politiko eta
hedabideek mendebaldeko korporazio handien diktadura-estrategiei men egin
izana, berandu izan baino lehen.
7.
Dena den, berandu hasi ginen. Batzuei urtebete kostatu zaigu, beste batzuei
bi, gertatzen ari denaren dimentsioaz eta garrantziaz ohartzeko, eta, zehazki,
oligarkia korporatiboa zenbateraino erabiltzen ari den pandemia eta haren
kudeaketa bere ordena ekonomiko berria (Berrabiatze Handia) ezarri, disidentzia
isolatu eta zapaldu eta Europan benetako diktadura bat gauzatzeko. Talde
politikoak (teorian, ezkerrekoak, eskuinekoak edo erdigunekoak) eta
komunikabideak gogor lerrokatu eta menderatu izanak eragotzi digu gertatzen ari
denaren aurrean behar bezala kokatzea, hilabeteetan edo urteetan.
8.
Tamalez, errepresio-neurriek eta askatasun murrizketek aurrera egiten duten
erritmoa ikusita -eta errepresioaren aurkako erantzuna herrialde askotan
nolakoa den-, badirudi oso denbora gutxi dugula – agian hilabete gutxi batzuk –
erabateko zapalkuntza burutu aurretik.
9.
Errepresioaren aurkako mugimendua aurrera doa Europa osoan. Oligarkiak ez
du onartuko bere hedapena, eta horretarako beharrezko errepresio-neurriak
hartzen hasiko da datozen aste eta hilabeteetan. Herritarrek lehenbailehen
antolatu behar dute.
SOZIALDEMOKRAZIAREN ETORKIZUNAri buruzko idatziak
EKAI
Center-en beste idatzi batzuk
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK: